XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bidai bati ekitean, bai Espainiako Estatuan zehar edo atzerrian, gomendagarria da beti aseguruz horniturik ibiltzea.

Aseguru hau bidaiaren eta geure eskakizunen neurrikoa izango da.

Badu OSAKIDETZAk Europa eta Latinoamerikako zenbait naziotan (EEE, Andorra, Austria, Suedia, Brasil, Txile, Ekuador, Panama, Paraguay, Peru eta Finlandia).

Aseguru Sozialekin hitzarmen bat (aldi bateko egonaldietarako).

Honela, herrialde! honetan osasun zerbitzuak edukitzeko eskubidea ematen digularik, epea hilebeteko da baina hiru hilabetetara luza daiteke.

Espainiako Estatua C.E.E.n sartzearekin, Europa Komunitateko edozein lurraldetan, eskubidea dugu osasun-laguntzak dohainik izateko, baina, hau ez dago oraindik erabat martxan Espainian.

Bidaiara abiatu aurretik eska argibideak ondoren azalduko diren helbideetara.

ISIS ASEGUROAK Nazioarteko aseguro bat da eta mundu osoan balio du.

Gazteei beren bidaietan eta atzerrian aurkitzen direnean babes zabala eskaintzen die.

Adibidez, sendagile laguntza, sendagai gastuak, heritasun edo istripu ekipaiaren galera kasuetan.

Norberaren jatorrizko lurraldean ez du inongo gasturik estaltzen.

Behar larrian aurkitzean eta medikuarengana joan beharrean aurkitu ezkero, eskabide inpresu bat bete eta zure segurtasun kartilla aurkeztu behar dituzu.

20 egun inguru irauten dituzte egin behar hauek.

Zenbait aukera: A. Aukera.- Aseguroaren jabeari gertatutako edozein istripu nahiz gaixotasun estaltzen du, edozein garraio bide, hegazkin eta lantegian edo kirol ihardunaldietan (negu kirolak salbu) mina hartzean.

Baita ekipaiaren galtze nahi hondatze kasuetan ere.

Gehienez 150.000 pta. ordaintzen ditu.

B. Aukera.- Aurretik aipaturiko guztia estaltzen du, ekipaia arriskua izan ezik.

Aseguru honek estaltzen dituen kalte-ordain gorenak honako hauek dira: 1. Aseguratutako epean (A edo B aukera) asegurodunak estaltzen dituen istripu nahiz gaixotasunetan sendagile eta heritegi-gastuak, gehienera 2.500.000 pezeta.